XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bere interesa Arte Ederren Fakultatean murriztuta dago banakako batzuengan eta Euskal Herriko gizarte mailan, Antropologian (eta bereiz daitezkeen zientziatan: Etnografia e. a.) eta Euskal Filologian (Soziolinguistikan, batik bat) interes handiagoa susma daiteke.
Testuinguru honetan garbi azaltzen da irakaskuntza mailan
Hau normaltzat jo daiteke eta Soziologiak erakusten digunez, gaurko gizartea uniformatze bidean doa bizi bizirik, bereziki komunikabideen indarraren eraginez bateratzearen bidetik goaz.
Joera sakon bat da hau eta, zalantzarik gabe, oso zaila erresistentzia jartzea.
Egoera hau dela eta, Eskola, Fakultate eta, oro har, ikastetxek jokatzen duten paperak duen ezaugarria homogeneidadea dela esan daiteke zalantzarik gabe.
Joera nagusi hau izanda ere, hala eta guztiz ere desegokipen batzu azaleratzen dira kultura ezberdinak horri buruz aritzen direnean eta horrela, esate baterako, Jean Stoetzel-ek aipatuko digu:
13.
Autore honen liburua gaurkotu beharra dagoela jakinda ere, baliogarria zaigu agerian uzten duelako lerro hauen bitartez azaldu nahi dudan auzia.
Ikus ditzagun fenomeno honen alde nabarmenak, gure testuinguruan aztertzeko gero.
Oinarri bat dugu kolorearen izaera aztertzean, argia beraz.
Beste muturrean jasotzaile edo detektatzailea dugu eta oso kontutan hartu behar dugu honen bitartez ematen direla zentzazioak.
Argiak eta koloreak elementu fisikoak, kimikoak, fisiologikoak, psikologikoak eta beste inplikatzen dituzte eta hauek beste batzuekin osaturik daude, baina aurretik seinala dezadan kolorearentzat hedatuta dagoen bereizketa: